Ermuko Udal Gizarte Zerbitzuak
Ermuko Udalak baditu zenbait gizarte-zerbitzu, pertsonekin, familiekin eta kolektiboekin esku hartzen dutenak honako gai hauek tartean: informazioa, trebetasun sozialak, autonomia fisikoa eta psikikoa, bizikidetza-harremanak, prestakuntza, lana, maila ekonomikoa, etxebizitza eta gizartean parte hartzea.
Ermuan bizi diren pertsona guztientzako zerbitzuak dira, pertsona horiek erroldatuta egon zein ez, herritartasuna edozein delarik eta bizitzeko baimena duten ala ez kontuan izanik.
Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
Sarrera Udal Gizarte Zerbitzuen bitartez egin behar da, non pertsonalki zein telefonoz arreta ematen baitzaien zerbitzu horietara lehen aldiz joaten diren pertsonei.
Lehenengo hitzorduan informazioa eta biderapena ematen dira, eta kasuari buruzko hasierako balorazioa egiten da. Beharrezkoa bada, ondorengo hitzorduetan etengabeko esku-hartzeari eutsiko zaio. Eskatzaileari gizarte langile bat esleituko zaio prozesu osorako.
Eginkizunak:
Baliabideak eta egitarauak
Baliabideak eta egitarauak
Ermuko Udal Gizarte Zerbitzuak, etengabeko hobekuntzari begira, eta talde eta kolektibo berezien beharrizanei egokitze aldera, baditu beste zerbitzu eta programa batzuk, bai eta pertsonal teknikoa ere, gizarteratze eta lan-munduratze, hezkuntza, osasun, immigrazio eta bizikidetza, aukera berdintasun eta hirugarren adinaren gaineko gaien udal politikak garatzeko.
Esku-hartze eremuak
- Ibilbide soziolaboral pertsonalizatuak, pertsonaren autonomia eta gizarte- eta familia-sarea areagotzen eta komunitatean integratzen laguntzeko.
- Talde-programak, partaidetza soziala sustatzeko.
- Adingabeen gizarte-bazterkeriaren prebentzioa eta horren kontrako borroka, hezkuntza-eragile ezberdinen artean talde-estrategia eta talde-lana egiteko modu ezberdinak sortuz.
- Arreta sozio-sanitarioak bere baitan hartzen du osasun-arazo larriak edo funtzio-mugapenak izateagatik, eta/edo gizarte bazterkeria arriskuan egoteagatik, arreta sanitario eta sozial aldiberekoa, koordinatua eta egonkorra, arretaren jarraitutasunean oinarritua, behar duten pertsonentzako zaintza-multzoa.
