Udala gertuago

Herritarren Arreta Zerbitzua (Abiapuntu)

Ermuko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Abiapuntu) arreta ematen zaie udalerrian bizi diren pertsona guztiei.

Bulego horretan, besteen artean, zerbitzu hauek ematen ditu Udalak:

  • Agirien sarrera-erregistroa.
  • Biztanleen Udal Errolda: erroldan alta eman (jaio berrienak Udaletxean egiten dira) eta udal erroldan aldaketak, errolda-bolanteak eman, errolda eta bizi-bitartekoen (bizilekuen) ziurtagirien eskabidea eta ziurtagiriak eman…
  • Dirulaguntzak eskatu.
  • Obra-baimena, irekitzea eta jarduera lizentziak eskatu.
  • Oposizioetan sartzeko eskaera.
  • Ordenantzen esposizio publikoa.
  • Udalaren eta herritarren informazioa (Udalak ematen dituen zerbitzuak, Udal jarduerekin zerikusia duten orri eta foiletoak eman, hirigintza-informazioa, deialdiak...).
  • Argibide-eskaera munizipalak eta ez munizipalak.
  • Kexa, iradokizun eta matxurak aurkeztu.
  • Ondasunen eta eskubideen gaineko kalteen erreklamazioa.
  • Administrazio-tramiteei buruzko informazioa eta hasiera: baldintzak, dokumentazioa eta epeak
  • Bilketa: ordainketak helbideratu, zorrik ez edukitzearen ziurtagiriak, ordainagiri bikoiztuak, auto-likidazioak, eta ordaindu gabe dauden ordainagiriak kudeatu.
  • Altzari, etxetresna elektroniko eta beste tresna batzuk biltzeko eskaera.
  • Merkataritzaren kasuan, kartoi-bilketaren eskaera.
  • Animalia arriskutsuak izateko lizentzia eskatu.
  • Udaleko Kirol Erakundeko abonatuen inskripzioa eta txartelak eman.
  • Non?

    Abiapuntu

    Udala On-line

    Ermuko Udalak herritarrak artatzeko on-line zerbitzua dauka @Abiapuntu.

    Udaleko web gunetik argibide-eskaera eta tramite batzuk egin daitezke Herritarren Arreta Zerbitzura joan behar izan gabe (errolda-bolanteak, ordainagiri eta ziurtagiriak eskatzea, datu pertsonalen argibideak eskatzea, udal zerbitzuetan izen-ematea...).