GidabaimenaGidabaimena
Euskal Autonomia Erkidegoan gidabaimen ofizial barik gidatzea delitua da.
Egoitza-Baimenen bat lortutakoan beste sei hilabetez erabil daiteke jatorrizko herrialdeko gidabaimena.
Epe hori amaitzean, Espainiako gidabaimena lortu behar da, aurrez baldintzak egiaztatuz eta dagozkion probak gaindituz: azterketa teorikoa eta praktikoa.
Europar Batasuneko edo Europar Espazio Ekonomikoko (Norvegia, Islandia y Lienchenstein) kide diren herrialdeetako gida-baimenen titularrek ez dute zertan egin azterketarik.
Europar Erkidegoko kide ez diren herrialdeetako gida-baimenak ere trukatu daitezke. Horretarako titularrak bizileku-baimena, bizileku eta lan-baimena edo ikasketak egiteko egonaldi-baimena eduki beharko du, indarrean jakina. Ondoren aipatzen diren herrialdeak dira gida-baimenen truke horretan sartzen direnak:
AndorraAlgeriaArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaHego KoreaCosta RicaEkuadorEl SalvadorFilipinakGuatemalaJaponiaMazedoniaMarokoMonakoNikaraguaZeelanda BerriaPanamaParaguayPeruErresuma Batua eta Ipar IrlandaDominikar ErrepublikaSerbiaSuitzaTunisiaTurkiaUkraniaUruguai
Trukerako beharrezko dokumentazioa
Probintzietako Trafikoko Buruzagietan eskura daitekeen inprimaki ofiziala.Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo indarrean dagoen bizileku-txartelaren fotokopia. Jatorrizkoak aurkeztu behar dira eta interesdunari emango zaizkio behin egiaztatuta.Gaitasun psikofisikoaren txostena, Bizkaiko gidariei araketak egiteko baimendutako zentro batek igorria probintzia honetan eskatzen bada, eskatzailearen argazki eguneratu batekin batera.Duela gutxi ateratako argazki bi, 32 x 25 mm-koak.Epailearen ebazpen baten bitartez motor-ibilgailuak eta ziklomotoreak gidatzeko eskubidea kendu ez izanaren eta daukana kontrolpean edo etenik ez dagoenaren adierazpena.Eskatu den gidabaimenaren maila bereko beste baimen edo lizentziarik ez izatearen aitorpena, baimen hori Espainian nahiz beste Europako Erkidegoko herrialderen batean igorria izan arren.Titularraren adierazpena, baimena benetakoa dela, balio duela eta indarrean dagoela azaltzeko eta horren erantzukizuna hartzeko.Trukatu nahi den baimena, horren kopia edo fotokopia.Legez ezarritako tasa.Non?
Informazio gehiago lortzeko edo baimenak edo baimen-trukeak eskatzeko ondoko entitatera jo behar da:
Bizkaiko Probintziako Trafikoko Buruzagitza
Informazio gehiago
Aurretiko Zita