Zer egin emakumeen kontrako tratu txarrak daudenean

Inork ez du eskubiderik zuri mehatxurik edo min egiteko edo zu iraintzeko. Hurreko senide batek berak ere ez du eskubiderik sexu harremanak izatera behartzeko, jendaurrean iraintzeko, diruaz jabetzeko aukera kontrolatzeko, ezta zure lagunekin edo senideekin harremanetan izatea galarazteko ere.

Beste herrialde batekoa bazara ere, horrelakoren bat bururatzen bazaizu, tratu txarrak jasaten ari zara eta laguntza eska dezakezu:

  • Erasoa jasan baduzu edo laster jasango duzula uste baduzu, poliziari edo epaitegiari eska diezaiokezu laguntza, babestu zaitzaten.
  • Tratu txarrik jasan baduzu edo beldur bazara, poliziari laguntza eska diezaiokezu, zuzenean edo zure konfiantzako norbaiten bitartez.
  • Lesiorik ez baduzu ere, Udal Gizarte Zerbitzuetan edo Emakumeen Topalekuan laguntza eska dezakezu. Bertan babesa eman, zuren eskubideak zein diren esan eta egoera horretatik irtetzen lagunduko dizute, eta laguntza psikologikoa eta ekonomikoa, aholkularitza juridikoa eta aldi baterako bizitokia eskainiko dizute.
  • Genero-indarkeriaren biktima gisa aitortutako emakume atzerritarrek, baimenik eduki ezean, aparteko zirkunstantziengatiko bizileku-baimena lor dezakete.

    Oinarrizko balibideak

  • Polizia: 112 telefono-zenbakia
  • Udalaren Gizarte Zerbitzuak
  • Emakumeen Topalekua
  • Tratu Txarren eta Sexu Jazarpenen Biktimei Laguntzeko Telefono Zerbitzua (900 840 111)
  • 24 orduko zerbitzua, doan eta konfidentziala.

  • Tratu txarrak izan dituzten emakumeentzat, eta egoera horretaz ohartzen diren pertsonentzat.
  • Arreta psikologiko profesionala telefonoz.
  • Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, errumanieraz, txineraz eta arabieraz erantzuten dira deiak.
  • Informazio gehiago

    Arreta eta laguntza

    Berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra

    Genero Indarkeriaren Biktima izandako Emakumeak

    Larrialdietako telefonoak

     

    Tratu txarren biktimei laguntzea