Helduen heziketa eta euskara / gazteleraren irakaskuntza

Zenbait ikastetxetan helduen hezkuntza doakoa da. Honako hau izan daiteke Ermuko Helduen Hezkuntzarako Ikastetxeak eskaintzen duen trebakuntza:

  • oinarrizko hezkuntza eta gazteleraren ikaskuntza.
  • bigarren hezkuntzako ziurtagiria lortzea
  • 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko prestakuntza.
  • hizkuntzak (euskera, inglesa eta frantsesa).
  • informatika (hasierako maila, erdi maila eta multimedia maila).
  • Izena emateko ohiko epeak bi dira:

  • Lehenengo lau hileetarako: ekaina eta iraila.
  • Bigarren lau hileetarako: urtarrila (ikasgai batzuentzat).
  • Hala eta guztiz ere, gaztelerazko alfabetatze-mailetan eta atzerritarrentzako gazteleran kurtso osoan zehar onartzen dira ikasleak, plazarik libre badago.

    Onartzen zaituztenean, matrikula gauzatzeko nortasun agiri tamainako argazki bat eta nortasun agiriaren, pasaportearen edo egoitza-txartelaren fotokopia aurkeztu behar dira. Bigarren hezkuntzako ziurtagiria lortzeko izena eman bada egindako ikasketen ziurtagirien originala eta kopia aurkeztu beharko dira.

    Non?

    Helduen Hezkuntzak bi modalitate ditu:

    Zuzeneko hezkuntza:

  • HHE Ermua
  • Urrutiko hezkuntza:

  • CEBAD-UOHI (Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzarako Ikasketa. Hamasei urtetik gora).
  • Euskara eta beste hizkuntza batzuk: Hizkuntza Eskola

    Eibarren eta Durangon Hizkuntza Eskola Ofiziala dago. Ondorengo hizkuntzetako irakaskuntza eta titulazioak ematen dira: Euskara, ingelesa, frantsesa eta alemaniera. Prestakuntza-baliabide horiez gain, Ermuan badira beste zentro pribatu batzuk, hizkuntzak irakasten dituztenak.

    Hizkuntza ikastaroak on-line: e-lea programa

    E-lea programak ingelesa, alemana, frantsesa eta italiar hizkuntzak ikastea ahalbidetzen du. Horretarako, 23 urte baino gehiago eduki behar dira eta EAEn bizi behar da.

    Bi modalitate ditu:

  • Ikaskuntza on-line hiru.com web gunearen bidez.
  • CD bidezko ikaskuntza.
  • Lau hizkuntzetarako baimenak 45 euro balio ditu. CD bidezko ikasketa plana aukeratzen bada hizkuntza bakoitzeko 29 euro gehitu beharko dira.

    Informazio gehiago lortzeko

    HIRU

    Euskara zehazki:

    Kaltxango AEK Euskaltegia

    Eusko Jaurlaritzako AISA programaren zentro laguntzailea da. AISA, atzerritarrek euskara bereganatu eta ikas dezaten bultzatzen duen ikastaroa da. Iraupen jakin bat du eta diruz lagunduta dago.

    Oinarrizko Lanbide Heziketa

    Lanbide Hastapeneko, Lanbide Heziketako edo Batxilergoko ikasketak burutzeko hainbat zentro daude.

    Urrutiko batxilergo ikasketak ere egin daitezke:

    IBD-UBI (Urrutiko Batxilergoko Institutua).

    Ikasketak baliozkotzea

    Aukera dago baliokidetzeko atzerrian eskuratutako unibertsitateko heziketa-tituluak nahiz unibertsitatekoak ez direnak.

    Informazio gehiago

    Informazio gehiago nahi bada edo arazoren bat konpondu nahi bada ondoko zentroetara jo daiteke:

  • Gazte Aukera
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lurralde Ordezkaritza
  • niretzat